San Migel taldeko Unai Loiolak sei txirlo bota zituen egin zituen hiru jaurtialditan (3-3-0), beste inork baino gehiago, eta berak lortu zuen garaipena (ikus egin zuen bigarren jaurtialdia, bideoan). Asola-Berri taldeko Iñaki Gojenolak eskuratu zuen bigarren postua, bere hiru jaurtialdietan bost txirlo botata, eta Elgeta taldeko Fidel Madariagak egin zuen hirugarren, lau txirlo botata. Guztira 66 bolarik hartu zuten parte Aiastiako tiraldian.
Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute zapatuan, apirilaren 2an, Azpeitiko Garmendipe bolatokian. Aurtengo txapelketak 11 jardunaldi izango ditu, eta Elgoibarren jokatuko dituzte horietako bi; Aiastian jokatu berri dutena, eta apirilaren 23an Idotorben jokatuko dutena. Pandemia dela-eta 2019an jokatu zuten azkenengoz txapelketa hau eta Angel Ibarluzea elgoibartarra gailendu zen.
Irudiak: Mikel Urkia Zuloaga.
∞Lotura duten albisteak: