Gipuzkoako Hiru Txirlo bola-joko txapelketan lehen 64 postuetan sailkatu diren bolariek hartu zuten parte San Andresko bolatokian jokatu zuten Lehendakari Saria bola-joko txapelketan. Kanporaketa erara jokatzen da txapelketa hau eta parean tokatu zitzaizkion aurkari guztiak kanporatu zituen bakarra izan zen Angel Ibarluzea elgoibartarra.
Lehiaren ostean, elkarrekin bazkaldu zuten bolariek Txurruka jatetxean, Ander Ariznabarretaren musikak girotuta. 80 bat lagun bildu ziren. Bazkalostean, Juan Kruz Arizaga "Korta" eta Juan Klaudio Unamuno omendu zituzten, hiru txirlo bola jokoaren alde "egin duten eta egiten duten lana eskertzeko". Eta, egunari amaiera emateko Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketako sari banaketa ekitaldia egin zuten, Bolajokorako euskal federazioaren eskutik.
Eibarko Garikoitz Rodriguezek jantzi du aurtengo txapela, eta azken irabazleak jarri zion buru gainean, 2019koa irabazi zuen Angel Ibarluzeak.
∞Lotura duten albisteak:
- Aitziber Olaizola emakumeetan eta San Migel taldeka gailendu dira Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketan (2022-06-08)
- Azkoitiko tiraldian erabakiko da Hiru Txirlo txapelketako irabazlea (2022-05-31)
- Xabier Loiolak hirugarren egin du Eibarren jokatutako bola-joko tiraldian (2022-05-19)
- Unai Loiola gailendu da Idotorbeko bola-joko txapelketan (2022-04-26)
- Unai Loiolak irabazi du Aiastiako tiraldia, Gipuzkoako Txapelketako aurrenekoa (2022-03-29)
- Aiastiako bolatokian hasiko dute Gipuzkoako Hiru-txirlo Bola joko txapelketa (2022-03-22)
- Bertan behera gelditu da Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketa (2020-05-13)
- Eneko Agirretxe errezildarra gailendu da Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketako aurreneko jardunaldian, Aiastian (2020-03-11)