Kirol Patronatuak Mintxetako igerilekuetan ekintza "bandalikoak" errepikatu direla salatu du eta erabiltzaile bat zigortu dute

Barren.eus 2022ko eka. 28a, 10:32

Orain dela egun batzuk Mintxetako igerilekuetako zenbait erabiltzaileren jarrera desegokiak salatu zituen Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Bada, egoerak okerrera egin duela salatu dute orain.

Azken aste honetan, paper bustiarekin sortutako zikinkeria handitzeaz gain, Mintxetako bainugeletan eta aldageletan pintadak agertu direla jakinarazi dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek. "Instalazioak etengabe garbitzen dira, eta portaera horiek egunero errepikatzen dira", azaldu dute.

Gertaera horien aurrean, instalazioen zaintza areagotzea erabaki dute, eta horrekin batera, erabiltzaile bati astebeterako abonua kendu diote, "ekintza horietan parte hartzeagatik". Kiroletako Udal Patronatuak gaitzetsi egin ditu gertakari horiek, “erantzukizuna eta errespetua eskatzen diegu erabiltzaile guztiei eta elkarrekin lan egin dezagula zerbitzu publiko horiek zaintzen eta sustatzen”.

∞Lotura duten albisteak: