Zehazki, solariumeko gunea mugatzeko erabiltzen diren 30 konoak eta plastikoaren zein organikoaren zabor ontziak jaurti zituzten uretara.
Elgoibarko Udalak "irmoki" salatu eta gaitzetsi du gertatutakoa eta horrelako ekintza edota jarrera "bandalikoak" Elgoibarren lekurik ez dutela gaineratu du.
Igerilekuko azpiegiturak kaltetu ez dituztenez, ez dute zerbitzuan eraginik izango, baina Udalak tratamendu berezi bat egin behar izan du igerilekuko uraren egoera higieniko egokia berreskuratzeko eta bermatzeko.
Horregatik, Udalak, erantzukidetasunerako eta ardurarako deia egin die herritarrei eta gogorarazi du, guztionak diren azpiegitura eta zerbitzuak guztion artean zaindu behar direla.