Aldatu diote izena Pedro Mugurutza Etorbideari, eta aurrerantzean, Toletxe Kalea izango da

Barren.eus 2022ko ira. 7a, 12:19

Elgoibarko Udaleko Bizikidetza Batzordeak bultzatutako partaidetza-prozesu baten bidez erabaki zuten Pedro Mugurutza Etorbidearen izen berria.

Herritarrek boto bidez aukeratu zuten Toletxe Kalea izena ipintzea. 447 lagunek egin zuten izen horren alde, eta bigarren lekuan geratu zen Martxoaren 8a izena, 144 botorekin. Urte hasieran egin zuten prozesua, eta uztail amaieran aldatu zituzten kaleko plakak.

Lotura duten albisteak: