Herritarrek boto bidez aukeraketa egin dute eta gaur egingo duten Osoko Bilkuran onartu ostean, Toletxe etorbidea izango da aurrerantzean Pedro Mugurutza kalearen izena.
Eusko Jaurlaritza idazten ari den memoria demokratikoaren legea dela eta, Elgoibarko kale-izendegia eguneratzeko beharra zegoen, erregimen frankista goraipatzearekin zerikusia duten pertsona edo ekitaldien izenak kenduz, Pedro Mugurutza garai hartako arkitekto eta erregimenaren kongresuko legebiltzarkidea izanik kentzeko beharra ikusi zuten Udalean.
Udalak irailean abiatu zuen partaidetza-prozesua. Izen-proposamenak aurkeztu eta azterketa tekniko bat egin ondoren, Bizikidetza Batzordearentzat bideragarrienak izanik Elgoibarko kale-izendegian parte hartzeko baldintzak betetzen zituzten aukerak bozkatuko zituzten herritarrek.
Herritarren "parte-hartze aktiboak" erraztu duen bozketan hamar izenen artean aukeratu zuten herritarrek eta honakoak izan ziren aukerak eta jaso zuten boto kopurua:
- Toletxe, 447 boto.
- Martxoaren 8a, 144 boto.
- Artetxebide, 82 boto.
- Askatasunaren hiribidea, 29 boto.
- Eguzkilore hiribidea, 27 boto.
- Memoriaren hiribidea, 21 boto.
- Makina-erremintaren etorbidea, 18 boto.
- Euskal Herria, 17 boto.
- Erraketistak, 9 boto.
- Arkitekto onen etorbidea, 7 boto.
Guztira 827 elgoibartarrek parte hartu dute bozketan, gehiengoak sare bitartez (718 galdetegi) eta gainontzekoak Herritarrei Arreta Emateko Bulegoan (110). Hala ere, hainbat galdetegi ez dituzte onartu Elgoibarren erroldatugabeenak zirelako edo errepikatuta zeudelako. Beraz, 812 galdetegi onartu dira guztira. 377 gizonek eta 447 emakumek hartu dute, 524k euskaraz eta 304k gaztelaniaz.
∞Lotura duten albisteak:
- Hamar izenen artean aukeratuko dute herritarrek Pedro Mugurutza kalearen izen berria, astelehenetik aurrera (2021-12-10)
- Pedro Mugurutza kaleari izena aldatzeko prozesuan parte hartzera animatu ditu herritarrak EH Bilduk (2021-06-27)
- Irailean jarriko dute martxan Pedro Mugurutza etorbideari izena aldatzeko partaidetza prozesua (2021-06-24)
- Pedro Mugurutza etorbideaz herritarrei galdetzeko prozesua udazkenean jarriko dute abian (2020-06-26)
- Pedro Mugurutza etorbideari izena aldatzea eskatzeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk (2020-06-22)
- Pedro Mugurutza kalearen izena aldatzea ez dagoela ezbaian dio EH Bilduk, "memoria historikoaren legeak agintzen duelako" (2019-10-07)
- Pedro Mugurutza etorbidearen izena herritarrek aukeratuko dute (2019-09-27)