Amabirjinaren irudia bere lekutik askatuta eta San Joserena kili-kolo gelditu zirela azaldu dute mendi taldetik. Jabier Uzuriagak topatu zituen kaltetutako irudiak uztailean, eta Morkaikokoei eman zizkien. Morkaikokoek Arturo Andrade eskultoreari eman zizkioten irudiak, hark konpon zitzan. Izan ere, Andrade berak egin zuen jaiotza Morkaiko taldearentzat, eta 2004azgeroztik dago Morkaiko tontorrean. "Andradek tornillo batzuk gehitu dizkio San Joseren irudiari eta baita erretxina ere, bere lekura lehen baino sendoago itsasteko. Bere borondatez eginiko konponketa lanak eskertu dizkiote Andraderi, eta Jabier Uzuriagari ere eman dizkiote eskerrak kaltetutako irudiak jaso eta abixua emateagatik.
Honakoa ez da Morkaikoko jaiotza kaltetu edo eraso duten estreinako aldia. 2020ko abuztu inguruan San Joseren irudia desagertu zen jaiotzatik eta falta zena ordezkatzeko irudi berria sortu zuen Andradek, eta 2021eko urtarrilean jarri zuten bere lekuan.
∞Lotura duten albisteak: