Morkaiko Mendizale Elkarteak aspalditik datorren ohiturari eutsi izan zion urtetan. Gabon aurreko egunetan mendi irteera antolatzen zuten umeekin eta jaiotza bat jartzeko material guztia igotzen zuten Morkaiko mendiaren tontorreraino. 2004. urtean, baina, jaiotza jarri eta kendu ibiltzea baino behin betikoa jartzea hobe zela erabaki zuten, eta Arturo Andrade eskultore elgoibartarrak eginiko brontzezko jaiotza ipini zuten Morkaikoko gurutzearen aurrean.
Orain, San Joseren irudia falta zaio Morkaiko mendi taldetik bidali diguten goiko argazkian ikus daitekeen moduan, eta dakitena da haizeak ez duela eraman brontzezko irudia. Behean ikus dezakezue nola beharko lukeen jaiotzak irudi guztiekin, duela lau urte, artean pinuak zeudenean 'Ibiltarixak' ateratako argazkian.