Altsasuko Iortia kultur guneko areto nagusian ospatu zuten Euskal Mendizaletasunaren XXVI. Gala, Euskal Mendizale Federazioak eta Altsasuko Mendigoizaleak taldeak elkarlanean antolatutako ekitaldia. Zigor Egia EMFko presidenteak hartu zuen hitza: “1924an elkarrekin jaio ginen eta 2016ko urriaren 9an, Euskal Herriko erdigune geografikoan, berretsi genuen *Besaideko Hitzarmenaren espiritua*. Hitzarmen hori, Euskal Herri osorako kirol eta Kultur proiektu baten alde lan egiteko konpromisua zen. Horregatik aurtengo Mendizaletasun Gala hau, Altsasun ospatzea erabaki genuen”. Era berean, Pyrenaikako zuzendariak, Ivan Ruizek, 96 urteren ondoren aldizkaria bizirik jarraitzea posible egin duten erredaktore, argazkilari eta gainerako kolaboratzaile guztien lana goraipatu zuen.
• Omenaldiak eta sariak
Ohi duten eran, hainbat lagun omentzeko baliatu zuten gala. Aurtengoan, Jesus Mari Garisoain Goñi "Txumarra" zena omendu zuten batetik, eta Axio Aranburu eta Joxemi Larrea Sakanako mendizaleek ere jaso zuten errekonozimendua. Ondoren, aurtengo EMF sariak eta Pyrenaica sariak banatu zituzten. Eta, Ainhoa Lendinezek jaso zuen Pyrenaica sarietako bat, ikustaldi gehien izan dituen blog sarreraren saria, hain justu ere, Astrazeneca izeneko sarreragatik (barren.eus komunitatean ere argitaratu zuen). Sariagatik "ezin pozago" dagoela esan du Lendinezek, eta euskarazko irakurle mendizaleei eskaini die saria.
Gala osorik ikus dezakezue hemen
∞Lotura duten albisteak:
- Jon Garate eta Ainhoa Lendinez saritu dituzte Euskal Mendizaletasunaren Galan (20232-02-17)
- Hiru elgoibartar saritu dituzte Euskal Mendizaletasunaren Galan (2019-02-17)
- Ainhoa Lendinez eta Javi Dominguez sarituak Euskal Mendizaletasunaren Galan (2018-02-18)
- Maite Maiora eta Alberto Fernandez saritu ditu Euskal Mendi Federazioak (2015-02-23)