Euskal Mendizale Federazioak banatutako sarietako bat Javi Dominguezentzat izan zen. Elgoibarren lan egiten duen kirolari gasteiztarrak 2017ko mendi lasterkari onenaren saria jaso zuen.
Ohi duen moduan, EMF-ren Pyrenaica aldizkariak ere Gala baliatu zuen urteko sariak banatzeko. Sarion 35. ekitaldia izan da aurtengoa. Pyrenaicako blogaren sarian, bisitarik gehien izandako sarreraren Pyrenaica saria Ainhoa Lendinez elgoibartarraren Urresteiko ertza lanari eman zioten. Lendinezek barren.eus komunitatean duen blogean ere idatzi zuen Atxarten dagoen Urresteiko ertzera eginiko eskaladaren berri ematen duen kontakizuna.