Elgoibarko anbulatorioko zerbitzua lehengora bueltatzeko eskatu dute dozenaka herritarrek herriko kaleetan

Barren.eus 2022ko urr. 29a, 16:10

Aldarrikapen-kalejira, dantza, musika, bertsoak eta umeentzako ekintzak uztartu ditu gaur Elgoibarren egin duten mobilizazioak. Elgoibarko Anbulatorioa asteko zazpi egunetan eta 24 orduz zabalik egoteko borrokan ari da 24/7 Plataformak antolatu ditu, hainbat eragilerekin elkarlanean.

24/7 plataforma osasungintza publikoa indartzeko eta Elgoibarko anbulatorioko zerbitzua lehengora bueltatzeko borrokan ari da. Anbulatorioa zabalik nahi dute, asteko zazpi egunetan eta eguneko 24 orduetan, osasuna ez delako "txantxetako kontua". Eskaera hori ahalik eta herritar gehienen babesaz nahi zuten irudikatu gaur, herriko kaleetara eraman duten mobilizazioan. (ikus bideoan)

Aldarrikapen kalejira egin dute eguerdian, eta Haritz dantza taldekoen laguntza eduki dute. Anbulatorioaren aurrean egin duten geldialdian dantza egin dute eta baita kalejiraren amaieran ere, Kalegoen plazan. Plazan Angel Ugarteburuk hartu du hitza eta egun honetarako prestatu dituen bertsoak idazteko kontuan izan dituenak azaldu ostean, guztien artean abestu dituzte bertsook. Gabi eta Alfonso igo dira hurrena eszenatoki gainera eta kobtzertu txiki bat eman dute. Azkenik, manifestua irakurri du Angel Ugarteburuk.

 

2022 10 29 anbulatorioa aldarrikapen kalejira b1 BARREN

2022 10 29 anbulatorioa aldarrikapen kalejira dantza BARREN

2022 10 29 anbulatorioa aldarrikapen kalejira kontzertua BARREN

2022 10 29 anbulatorioa mobilizazioa gabi alfontso plazan BARREN

 

∞Lotura duten albisteak: