Euskaraldiko furgoneta bihar ailegatuko da Elgoibarrera

Barren.eus 2022ko aza. 9a, 09:53

Herriz herri dabil Euskaraldiaren gune ibiltaria, eta bihar (azaroak 10) ailegatuko da Elgoibarrera. Furgonetaren helburua bikoitza da.

Batetik, Euskaraldia badatorrela jakinarazi nahi dute bertatik bertara, ariketaren inguruko informazioa eman eta izen-emateak bilduta. Eta, bestetik, Euskaraldia modu sakon eta erosoan egiteko prestakuntzak duen garrantzia zabaldu nahi dute, aholkuak eta bestelako pilulak emanez.

Kalebarren plazan jarriko dute furgoneta eguen arratsaldean, 17:30etik aurrera. Euskaraldia ariketa azaroaren 18an hasiko da, eta horren harira, azaroaren 19an hasiera ekitaldia egingo dute Elgoibarren. Kalegoen plazan izango da 13:30ean, eta dantza egongo da aurkezpenaren erdigunean. Elgoibarko Euskaraldia Taldeak, Biraka dantza elkarteak eta Inazio Bereziartua Musika Eskolak dihardute antolakuntza lanetan. Birakakoek sortu eta prestatu dute dantza.

 • Informazio mahaia
Euskaraldiari lotuta, bestalde, azaroaren 17ra bitartean informazio mahaia jarriko dute Aita Agirre kulturguneko sarreran, izena eman, Belarriprest edo Ahobizi txapak banatu eta Euskaraldiko materiala erosi ahal izateko. 17:30etik 19:30era egongo dira, astelehenetik eguenera.

2022 11 08 euskaraldia mahaia aitagirren BARREN

∞Lotura duten albisteak: