Pablo Astrainek hasi ditu 'Ibai berria' horma irudia egiteko lanak

Barren.eus 2022ko aza. 29a, 14:22

Santa Ana kalearen amaieran dagoen etxe batetako horma biluzian, putzu batean salto egiten duen haurraren irudia margotzeko lanak hasi zituen, atzo, Pablo Astrainek.

Herritarrek euren botoekin aukeratu zuten Astrainek aurzketutako bi proposamenetako bat, ‘Ibai berria' izenekoa, eta atzo hasi zituen diseinua hormara eramateko lanak, garabi baten laguntzaz, tamaina handiko irudia margotu beharko baitu datozen asteetan. Prosezua jarraitzeko aukera izango dute ingurutik pasatzen diren herritarrek.

Diseinu honek botoen erdia baino gehiago jaso zuen: herritarrek emandako 980 botoetatik 445. Azken urteetako parte-hartze prozesu jendetsuena izan zela nabarmendu du Elgoibarko Udalak. Proiektuaren helburua udalerriko txoko hau berreskuratzea eta atseginagoa egitea dela azaldu dute Udaletik.

Astrain kale artean espezializatutako margolaria da eta era honetako horma irudiak egin izan ditu aurrez ere, esaterako Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurrenaren omenezko ehun metroko horma-irudi hau Bilboko Olabeaga auzoan. Astrainek Instagramen duen kontuan ikus daitezke bere lan gehiago.

∞Lotura duten albisteak:

2022 11 29 horma irudia margotzen santa ana elgoibar hasi elgoibar udala

2022 11 29 diseinu irabazlea murala elgoibar Pablo Astrain Ibai berria