Zortzi diseinu Santa Ana kaleko murala erabakitzeko

Barren.eus 2022ko ira. 19a, 11:55

Herritarrak hasi dira Udalak proposatu dituen zortzi horma-irudi diseinu gustukoenari botoa ematen, aurrez aurrez zein online. Boto gehien dituen marrazkia irudikatuko dute ondoren Santa Ana kale amaieran dagoen etxearen horman.

Gaur, hilak 19, hasi dute Santa Ana kaleko murala erabakitzeko parte-hartze prozesua. Herritarrek hilaren 30era arte izango dute botoa emateko aukera, eta boto gehien dituen marrazkia irudikatuko dute ondoren horman.

 SortwoPablo AstrainMaialen Arocena eta Jabier Rodriguez artista euskaldunek egin dituzte irudi proposamenak eta bakoitzak bi lan aurkeztu ditu, beraz, herritarrek zortzi irudiren artean aukeratu beharko dute gustukoena.

Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lana egiten duten bertako zein kanpoko pertsonek izango dute botoa emateko aukera, baina ezinbestean 16 urte beteta eduki behar dira. Udaletxean, liburutegian, kiroldegian eta Aita Agirren bozkatu ahal izango da, eta baita elgoibar.eus webgunean jarri duten formularioa beteta.

2022 09 19 murala botoak santa ana elgoibar BARREN

 

∞Lotura duten albisteak: