Jesusen jaiotza irudikatu behar da lehiaketara aurkeztutako jaiotzetan, bakoitzak nahi duen materiala erabilita, eta lanak, gehienez, 75x40 zentimetroko neurria eduki behar du. Gehienez sei laguneko taldea osatu daiteke, eta partaide berak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu. Interesatuek elgoibarkojaiotzak@gmail.com helbidera idatzita eman beharko dute izena.
Lehiaketa bera abenduaren 18an egingo dute. Parrokiako arkupean aurkeztu beharko dira lanak, eta meza ostean egingo dute sari banaketa.
35 urtez jardun du Elgoibarko Katekesia taldeak Gabonetako jaiotza lehiaketa eta errege magoen desfilea antolatzen, eta aurtengoa azkena izango dela iragarri du. 15 bat laguneko taldea ibiltzen da bi ekitaldi horiek antolatzen, baina adinean aurrera doaz guztiak eta lan hori lagatzeko ordua dela erabaki dute. Errelebo bila dabiltza, ilusioa zabaltzen jarraituko duen talde bila.
Ikus erreportajea BARREN aldizkariaren 1264. zenbakian -PDF-
∞Lotura duten albisteak:
- 104 umek hartu dute parte jaiotza lehiaketan (2021-12-21)
- 17 jaiotza aurkeztu dituzte jaiotza lehiaketara (2020-12-22)
- Covid egoerara moldatu behar izan dute Jaiotza Lehiaketa ere, eta aurten ez dute partaideen topaketarik egingo San Bartolome parrokian (2020-11-18)
- Paola Moralesek irabazi du Jaiotza Lehiaketa (2019-12-16)
- Elena eta Maria Amaroren jaiotzak jaso du lehen saria 32. Jaiotza Lehiaketan (2018-12-17)
- Lorena Garciak eta David Romerok irabazi zuten jaiotza lehiaketa (2017-12-13)
- Elena eta Maria Amarok aurkeztutako lanak irabazi zuen jaiotza lehiaketa (2016-12-13)