Lehen saria laukote batek aurkeztutako jaiotzak eskuratu du: Jare Juaristi, Nora Garate, Maule Bengoetxea eta Maria Amaro. Bigarren saria, berriz, Elene eta Afrika Lasuenek aurkeztutako jaiotzak lortu du. Hirugarren saria Arai Esnaola, Malen Arregi, Lea Arregi eta Sara Gallastegirentzat izan da, eta laugarrengoa Maialen De La Mazarentzat. Epaimahaiak lau sari banatu dituen arren, parte-hartzaile guztiei eman zieten oparitxo bat.
Iaz moduan, koronabirusaren pandemiara egokitutako jaiotza lehiaketa izan da aurtengoa ere, halabeharrez. Parte hartzaileek abenduaren 19an aurkeztu zituzten jaiotzak Aita Agirre kulturgunean, bakoitzari egokitutako orduan. Epaimahai tekniko batek aukeratu ditu lanik onenak.
Gainera, lan guztiak ikusgai jarriko dituzte, Aita Agirre kulturgunean, abenduaren 21etik 24ra eta 26tik 30era. Erakusketa amaitu ostean, urtarrilaren 7an jaso behar dira lanak, 17:00etatik 19:00etara, eta jasotzen ez diren lanak bota egingo dituztela ohartarazi dute antolatzaileek.
∞Lotura duten albisteak:
- 17 jaiotza aurkeztu dituzte jaiotza lehiaketara (2020-12-22)
- Covid egoerara moldatu behar izan dute Jaiotza Lehiaketa ere, eta aurten ez dute partaideen topaketarik egingo San Bartolome parrokian (2020-11-18)
- Paola Moralesek irabazi du Jaiotza Lehiaketa (2019-12-16)
- Elena eta Maria Amaroren jaiotzak jaso du lehen saria 32. Jaiotza Lehiaketan (2018-12-17)
- Lorena Garciak eta David Romerok irabazi zuten jaiotza lehiaketa (2017-12-13)
- Elena eta Maria Amarok aurkeztutako lanak irabazi zuen jaiotza lehiaketa (2016-12-13)