Domekan egin zuten jaiotza lehiaketa, baina koronabirusaren eraginez, ez da aurreko urteetan bezalakoa izan. Aita Agirre kulturgunean egin dute aurten, eta oso modu diferentean, gainera. Talde bakoitzak bere ordua zeukan jaiotza aurkezteko, eta banan-banan utzi zituzten lan guztiak aretoan, jende pilaketak sahiesteko. 17 lan aurkeztu zituzten guztira, eta 50 umek hartu zuten parte. Epaimahaiak lau sari banatu zituen, baina parte-hartzaile guztiei eman zieten oparitxo bat. Hauek izan dira irabazleak:
- saria: Maria Amaro, Haizea eta Goizalde Luluaga eta Jare Juaristi.
- saria: Paola Morales eta Lea Barrutia.
- saria: Julen Mekolalde
- saria: Lara Olabarri, Greta eta Cloe Malvaso eta Carla Jimenez.
Jasotako lan guztiekin erakusketa egingo dute Aita Agirreko kulturguneko beheko aretoan, gaurtik hilaren 24ra eta abenduaren 28tik 30era. 18:30etik 20:30era egongo da zabalik. Urtarrilaren 4an jaso beharko dira jaiotzak, 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete koronabirusak zaildutako garai honetan ere lehiaketan parte hartzeko ahalegina egin duten guztiei. Era berean, ondorengo erakundeak ere eskertu dituzte, beraien kolaboraziorik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako lehiaketa antolatzea: Elgoibarko Udala, San Bartolome Parrokia, Belenisten Elkartea eta Aranburu bitxidenda.