Green Capital enpresak Karakaten zentral eoliko bat eraikitzeko asmoen berri izan ostean, Elgoibarko Karakate Bizirik Plataformak egitasmo horren aurka egiteko eta Karakate bizirik nahi dutela aldarrikatzeko kanpaina bat abiatu zuen orain hilabete batzuk, eta, beste ekimen batzuen artean sinadurak batzen hasi ziren. Sinadura bilketa kanpaina amaitutzat eman dute eta batutako sinadura kopuruaren berri eman dute orain. Karakaten zentral eolikoak jartzearen aurka dauden 2.026 lagunen sinadurak bildu dituzte.
Eskerrak eman dizkiete sinadura bilketa honetan laguntza eman dien norbanako eta talde guztiei, "eta esker bereziak beren establezimendu eta dendetan sinatzeko aukera jarri zuten Elgoibarko dendariei eta tabernariei".
Orain, sinadurak dagokionari helaraziko dizkiotela azaldu dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Karakaten ipini nahi duten aerosorgailu baten neurri bereko pankarta ipini du Karakate Bizirik Plataformak Mintxetan (2023-01-07)
- Jendekatearen bideoa zabaldu du Karakate Bizirik taldeak (2022-12-05)
- Karakate Bizirik plataformak alegazioak aurkeztu ditu (2022-10-03)
- BIDEOA: Karakateko protesta-martxa (2022-05-10)
- Hautsak harrotu ditu Karakaten egin nahi duten parke eolikoak (2022-05-13)