Jendekatearen bideoa zabaldu du Karakate Bizirik taldeak

Barren.eus 2022ko abe. 5a, 14:15

Karakate Bizirik plataformak deituta, Karakate gainean eraiki nahi duten parke eolikoaren kontrako ekimena egin zuten, azaroaren 26an, herriko erdigunean.

Hain zuzen ere, dorre eoliko bat irudikatu zuten, Kalegoen plazatik Kalebarren plazara bitartean. 300 bat lagun bildu ziren guztira, eta aterki beltzekin osatu zuten dorre eolikoa. Ekimeneko irudiekin bideoa osatu dute. "Elgoibartar ugarik parte hartu zuten ekimen honen bidez Karakaten jarri nahi dituzten aerosorgailuek izango luketen tamaina irudikatu genuen, bai eta eragingo luketen txikizioa salatu ere", adierazi dute antolatzaileek. Parte hartu zuten lagunei zein irudiak hartzeko etxeko ateak ireki zizkieten herritarrei eskerrak eman dizkiete, eta baita bideoa sortu duen IƱigo Astigarragari ere, "irudiak grabatzen eta bideoa editatzen sekulako lana egin baitu".

Hona bideoa: