Mendaron kirolgune bat eraikitzeko aztertutako aukerak aurkeztuko ditu Udalak otsailaren 7an

Barren.eus 2023ko ots. 3a, 09:33

Mendaron kirolgune bat eraikitzeko parte-hartze prozesua abiatu zuen Udalak iaz, eta 190 lagunek hartu zuten parte. Udaletik jakinarazi dutenez, mendaroarrek lehentasuna eman zioten kirol-gune bati, igerileku estali gabeei, bidegorriari eta futbol-zelaiari.

Azaroan aurkeztu zituzten estali gabeko igerilekuentzako dauden aukerak, eta orain beste kirolgunearen berri emango dute: Futbol-zelai bat, gimnasio bat, aldagelak eta erabilera askotariko gainerako zerbitzu eta aretoak barne hartzen dituen kirol-gune integral baten proposamenak aurkeztuko dituzte martitzenean, 18:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Mendaroko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bileran parte hartzera.

 

∞Lotura duten albisteak: