Petrila altxa ostean, euri-uren sarea aztertzen ari dira orain Garagartzan

Barren.eus 2023ko ots. 16a, 14:58

URA Uraren Euskal Agentziak amaitu ditu Mendaroko Garagartza auzoan erreka bazterreko petrila altxatzeko hasitako lanak. 71,51 metroko luzeeran desmuntatu dute petrila hamabi metroko kuotara berdintzeko.

Neurri hori bere hutsean ez da eraginkorrena, azkeneko uholdeetan errekak gainezka egiteagatik barik kalean bestela pilatu den euri-urak sortu dituelako kalteak. Horregatik, auzoko euri-uren sarearen funtzionamendua aztertzeko eskatu dio Udalak Bidein enpresari. Azterketaren emaitzak eskutan, Garargatzako gunerik baxuenean, ekaitz-tanga bat instalatzeko aukera aurreikusten dute teknikariek.

Auzotar talde batekin bileretan dabil Udala, eta haien eskariz, bi moto-monba ere erosi ditu. Haietako bat kaltetuenak diren bizilagunen eskura jarri du. Era berean, larrialdi protokoloa lantzen ere badabiltza Udala, kanpo enpresa bat eta beste erakunde batzuk.

 Lotura duten albisteak: