Hasi dira inauteriak!

Barren.eus 2023ko ots. 16a, 20:13

Musika Eskolakoen kalejirarekin hasi dira gaur arratsaldean inauteriak Elgoibarren. Musika Eskolako txarangaren erritmora joan dira musika eskolako ikasleak kalejiran. Lekuederretik Maalara, eta ondoren Kalegoen plazara, berriz ere musika eskola aurrean amaitzeko. 

Ostegun Gizen Eguna izan da gaurkoa. Eguerdian hasi dira inauteriak Tolosan, eta arratsaldean, Elgoibarren. Musika Eskolako txarangaren erritmoan egin dute kalejira musika eskolako ikasleek, eta ibilbide horretan bi geldiune egin dituzte, ETS taldearen Musikaren doinua abestia dantzatzeko. 

Mozorroen festak bihar jarraituko du Elgoibar Ikastolakoen Euskal Inauteriarekin. 14:45ean irtengo dira HHko eta LHko ikasleak ikastolatik, eta mailaka egingo dute dantza. HHkoek Maalako parkean, LH1-2-3koek Kultur Etxe aurrean, eta LH4-5-6koek Lekuederren. Denek batera amaituko dute kalejira Kalegoen Plazan. 

Zapatuan, bestalde, eguerdian hasiko dira ekitaldiak. Haritz Dantza Taldeak antolatuta, Inguma taldeak herri-dantzak eskainiko ditu 12:30etik aurrera. Arratsaldean, Atxutxikaraokea eta txaranga izango dira, eta gauean berriz, bertsio gaua. Martitzenera arte iraungo du inauteriak. Azken egun horretan Kantu Koloreren ikuskizuna eta Mauxitxa txarangaren kalejira egongo dira. 

 

 Kalejira bideoan: