Bizi-Poza txarangak hasi du eguna, Azpilgoetan. Kalez kale ibili dira txarangakoak, eta haien atzetik jendetza. Goizean, Herriko Enparantza bueltan batu da jende gehien. Veneziarrak, Egiptoarrak, askotariko animaliak, Andaluziatik etorritako zezenzaleak... irudimena eta parrandarako gogoa badela erakutsi dute beste behin mendaroarrek. Kuadrillan bazkaltzeko eguna izan dute askok, eta hala joan da jendea sakabanatzen herriko elkarte eta tabernetara, baina ez du etenik izan jaiak. Arratsalderako, Arno guraso elkarteak playbacka zuen iragarria. Txokolate beroa banatu dute lehendabizi, eta dantzarako gonbita egin gero. Hamalu talde igo dira oholtzara, playbackean, eta bete egin da frontoia ikuslez. Ondoren, DJak hartu du txanda.
• ARGAZKI BILDUMA: Inauteriak Mendaron
∞Lotura duten albisteak:
- Inauterietako zapatuak eman du berea (2023-02-19)
- Euskal Inauteri koloretsuak ospatu dituzte eskola umeek (2023-02-17)
- Hasi dira inauteriak! (2023-02-16)
- Musika Eskolakoen kalejirarekin hasiko dira Elgoibarren inauteriak Eguen Zuri Egunean (2023-02-15)
Atzo hasi zituzten nolanahi ere inauteriak Mendaron, eskola-umeek egin zuten jaialdiarekin. Batukada, rap eta rock doinura dantzatu ziren ikasle eta irakasleak, guraso eta aiton-amonen gozamenerako.