Eguberriak, San Anton, San Blas, Santa Ageda eta inauteriak pasa ostean neguko festei agur esateko unea ailegatu da. Aurtengo inauteriek gutxi izan dute neguko eguralditik eta herritarrek kalean gozatu ahal izan dute mozorroen festaz. Atzo, inauteri martitzenean, umeak izan ziren protagonista nagusiak. Herri Eskolakoek ikastetxeko patioan ospatu zuten inauterietako jaialdia, dantzan eta kantuan.
Kantu Kolorek umeentzako 'Esna zaitez' ikuskizuna taularatu zuen Herriko Antzokian. Musika, dantza, jokoak eta kutsaduraren aurkako mezua uztartzen dituen ikuskizuna. Izan ere, argiz eta dantzaz betetako ikuskizunak umeen sentsibilizazioa bilatzen du, plastikoek sortzen duten kutsadurari denon artean irtenbidea emateko.
Herriko kaleetan, berriz, Mauxitxa txarangak eta erraldoien eta buruhandien konpartsak jarri zuten giroa
∞Lotura duten albisteak:
- Inauterietako zapatuak eman du berea (2023-02-19)
- Inauterietako zapatua jai egun handia bihurtu da Mendaron (2023-02-18)
- Euskal Inauteri koloretsuak ospatu dituzte eskola umeek (2023-02-17)
- Hasi dira inauteriak! (2023-02-16)
- Musika Eskolakoen kalejirarekin hasiko dira Elgoibarren inauteriak Eguen Zuri Egunean (2023-02-15)