Urte osorako egitaraua prestatu du Haritz EDTk 50. urturrena ospatzeko, eta urte hasieratik ia hilero egon da ekintza bat, baina ospakizun egun handia, seinalatua, ekainaren 17rako dute ipinia.
Hasteko, 12:30ean, bazkaltzera joatekoak diren dantzari guztiak Aita Agirre kulturgunean elkartuko dira eta zapiak banatuko dituzte. 13:00etarako, berriz, ekitaldi berezi bat prestatu dute, Haritz dantza taldearen ibilbidea gogoratzeko eta urteurrena biribiltzeko. 15:00etan izango da bazkaria, Maalako parkean, Euskal Parrillaren eskutik. Eta 18.00etatik aurrera musikak eta dantzek hartuko dute kalea. Skapaie elektrotxaranga etorriko da horretarako. 22:30ean, emango dio azkena egunari Bide Batez erromeria taldeak, Malaako parkean.
• Urteurreneko kamisetak sortu dituzte
Dantza taldearen 50. urteurreneko kamisetak atera ditu Haritz dantza taldeak. Erosi nahi dutenek honako telefono zenbakira idatzi/deitu behar dute: 686 633 178. Era berean, eskaera online ere egin daiteke honako loturan https://forms.gle/pxajiMXceYaNu4c69
∞Lotura duten albisteak:
- Erraldoien bigarren topaketa egin dute goizean Elgoibarko kaleetan (2023-05-06)
- Dantzaren historia dantzan jarri dute 'Korrotik pikutara' saioan (2023-04-25)
- 50 urteko ibilbidean bidelagun izan dituen hiru dantza talderen bisita jaso du Haritz dantza taldeak (2023-03-25)
- Haritz Euskal Dantzari Taldeak, 50 urte (2023-03-03)
- Urte osorako egitaraua prestatu du Haritz Euskal Dantzari Taldeak 50. urteurrena ospatzeko (2023-01-03)