Realaren kadete taldean jokatuko du Sara Eturak

Barren.eus 2023ko eka. 21a, 21:13

Club Deportivo Elgoibarreko jokalari Sara Etura Gonzalez gazte elgoibartarra fitxatu du Realak.

Realaren kadete taldean jokatuko Eturak datorren denboralditik aurrera. C.D. Elgoibarko arduradunek adierazi dutenez, berri pozgarria izateaz gainera "historikoa' ere bada, talde txuri-urdinak C.D. Elgoibartik fitxatzen duen estreinako emakumezkoa baita. Jokalariaria zoriondu dute klubetik, eta emakumeen futbola sustatzen jarraituko dutela esan dute.

Infantiletan jokatzen zuenetik deitu izan du Realak Etura teknifikazio saioetan zein txapelketetan parte hartzeko. Iaz, esaterako, bi txapelketa jokatu zituen Aste Santuan, eta horietako bat irabazi ere egin zuten. Orain, baina, taldeko kide finko izateko deitu dute Donostiako taldetik. Etura Mintxeta Atletismo Taldearekin ere aritu izan da.

2023 06 21 sara etura cd elgoibar

∞Lotura duten albisteak: