Santa Ageda bezperako koplak entzun dira berriro ere Elgoibarko kaleetan

Barren.eus 2022ko ots. 4a, 15:39

Elgoibarko eskola umeen koplak gutxienez entzun ditu Santa Agedak gaurkoan. Makilak astinduta, Santa Ageda kantuan irten dira kalera Elgoibar ikastolako ikasleak.

Santa Ageda egunaren bezperan, otsailaren 4an, ohitura da kalera kantuan irtetea Euskal Herriko zenbait tokitan. Elgoibarren zein Mendaron ere ohitura handia dago. Pandemia dela eta, ordea, hainbat aldaketa izan dira aurten. Elgoibarko Izarrakoak ez dira gaur baserriz baserri santa eskean arituko eta Etxegiña taldekoek ere ez dituzte kalean koplak abestuko (ikus Etxegiñakoek prestatu duten bideoa).

Hala eta guztiz, entzun dira gaur kopla kantuak Mendaroko eta Elgoibarko ikastetxeetan. Elgoibar Ikastolakoek kalera irteteko ohitura dute egun honetan eta gaurkoan ere eutsi diote, pandemiara moldatuta izan bada ere. Izan ere, ikasleak mailaka irten dira kalera, gelako burbuilak mantenduta, eta herriko hainbat tokitan aritu dira kopla kantari, Ludoteka parean, Maalaa, Kalebarren plazan, Kalegoen plazan, San Roken eta Basarten.

Mendaron Santa Ageda egunez aterako dira kantuan herritarrak, bihar, otsailaren 5ean.

Hona Herri eskolako ikasleek abestutako koplak, bideoan:

 

2022 02 04 santa ageda bezpera loplak elgoibar ikastola kalebarren BARREN 3

2022 02 04 santa ageda bezpera loplak elgoibar ikastola kalebarren BARREN 2

2022 02 04 santaageda elgoibar ikastola barren panoramikoa

2022 02 04 santa ageda bezpera elgoibarikastola