Realaren teknifikazio saioetan parte hartuko dute Sara Eturak eta Elene Beristainek

Barren.eus 2022ko ots. 7a, 11:11

Club Deportivo Elgoibarko bi jokalari deitu dituzte Realarekin teknifikatzera, Elene Beristain eta Sara Etura.

Elgoibarko kadete nesken taldean jokatzen du Elene Beristainek, eta infantilen taldeko jokalaria da Sara Etura. Batak zein besteak Realak antolatu dituen teknifikazio entrenamendu saioetan hartuko dute parte. Zubietan egingo dituzte teknifikazio saio horiek, gaur eta otsailaren 14an. Elene Beristainentzat ez da horrelako saioetan parte hartuko duen lehen aldia izango, iazko ekainean ere aritu baitzen Realak antolatutako entrenamenduetan. C.D. Elgoibarreko arduradunek "harro" egoteko berria dela jakinarazi dute.

 • Realeko teknikariekin entrenamendua
Elgoibarko jokalariak Realarekin entrenatzera joango diren moduan, Realeko teknikariak Elgoibarrera ere etorriko dira entrenamendu saioa gidatzera. Bigarren urteko alebin mailako neskak entrenatuko dituzte Realeko teknikariek bihar, hilak 8, Mintxetan. Realak emandako jantziak erabiliko dituzte entrenamendu horietan.

2022 02 07 elene beristain cd elgoibar

2022 02 07 sara etura cd elgoibar

∞Lotura duten albisteak: