Udaren ailegaera ospatu dute Ekigain jaian

Barren.eus 2023ko eka. 22a, 13:11

Ekainak 21, udako solstizioa, urteko gaurik motzena eta egunik luzeena, eta udaren hasiera. Maalan ospatu zuten elgoibartarrek udan sartzea, Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldearen eskutik.

Sallobenten ospatzekoa zuten jaia, baina eguraldiaren ondorioz, Maalara lekualdatu zuten. Su txiki baten bueltan atondu zuten eszenatokia. Herriko zenbait musikarik abesti ezagunen bertsioak kantatu zituzten, eta segidan, Ekigain festarako propio prestatutako abestia estreinatu zuten.

 

2023 06 21 ekigain jaia BARREN kazusua b1

2023 06 21 ekigain jaia BARREN maala musika

2023 06 21 ekigain jaia BARREN dantza maala

2023 06 21 ekigain jaia lantaldea BARREN

∞ Lotura duten albisteak: