Azken urteetako antolaketa ereduari eustea erabaki dute Mendaroko Udalean. Hiru esparrutan banatuko dute Udala: Antolaketa, lurraldea eta herritarrak. Honela banatuko dituzte karguak. Udalaren barne-artolamenduari dagokionez, Enetz Ezenarro izango da alkatea eta EH Bildu taldeko bozeramailea, eta Iñaki Arregi izango da EAJ taldearen bozeramailea. Osoko bilkurak, berriz, hileko azken eguenetan izango dira aurrerantzean ere, 19:00etan.
Batzorde bakoitza honako talde politiko hauek eta haien ordezkariek osatuko dute:
- ANTOLAKUNTZA BATZORDEA. Lehendakaria: Enetz Ezenarro Arriola. Bokalak: Sonia García Raposo, Borja Rodriguez Barreras, Amaia Urra Mardaraz eta Iñaki Arregui Uria.
- HERRITARTASUN BATZORDEA. Lehendakaria: Jabier Muñoz Moreno. Bokalak: Dorleta Lazarobaster Arakistain, Enetz Ezenarro Arriola, Nerea Isasi Bedayo eta Nuria Clara Guerola Horrillo.
- LURRALDE BATZORDEA. Lehendakaria: Borja Rodriguez Barreras. Bokalak: Sonia Garcia Raposo, Jabier Muñoz Moreno, Iñaki Arregui Uria eta Nerea Isasi Bedayo.
Gainera, korporazioaren ordezkariak kide anitzeko hainbat organotan izendatu dituzte. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- DEBEMENeko ordezkaria: Enetz Ezenarro
- MENDARO IKASTOLAko ordezkaria: Enetz Ezenarro
- DEBABARRENEKO MANKOMUNITATEko ordezkaria: Enetz Ezenarro.
- DEBEGESAko ordezkaria: Enetz Ezenarro.
- GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOAko ordezkaria: Enetz Ezenarro
- DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEAko ordezkaria: Enetz Ezenarro
- UEMA: Dorleta Lazarobaster eta EAJko ordezkari bat.
• Soldatak
Mendaroko Udaleko alkateak jardun esklusiboa izango du, lanaldi osoz eta EHUko irakasle izan dela izan duen soldata bera izango du: urteko 50.045,88 euroko soldata gordina (joan den legegintzaldiaren hasieran 55.300 eurokoa izan da alkatearen soldata gordina, hilean 2.741,52 euroko soldata garbia, hamalau hilekotan). Gero, 56. 406 eurora igo zuten alkatearen soldata hori. Arduraldi esklusiboa edo partziala ez duten zinegotziek bileretan parte hartzeagatik izango duten ordainsaria honakoa izango da.
- Batzorde lehendakariak: 95 €/bilera.
- Bokalak: 40 €/bilera.
Talde politikoak: 105 € talde politikoagatik + 33 € zinegotzi bakoitzagatik
∞Lotura duten albisteak:
- Zehaztu dituzte Elgoibarko Udaleko sail bakoitzeko zinegotzi arduradunak, hautetsien liberazioak eta soldatak (2023-07-11)
- Enetz Ezenarrok hartu du Mendaron alkate kargua (2023-06-17)
- 2023ko udal hauteskundeak: Elgoibarko eta Mendaroko emaitzak eta alderdien balorazioak (2023-05-29)