Zehaztu dituzte Elgoibarko Udaleko sail bakoitzeko zinegotzi arduradunak, hautetsien liberazioak eta soldatak

Barren.eus 2023ko uzt. 11a, 18:58

Elgoibarko Udalak hainbat erabaki adostu ditu gaur egin duten ezhokiko udalbatzarrean. Besteak beste, osoko bilkuren aldizkakotasuna, Bozeramaileen Batzordearen osaera, soldatak eta ordainsariak eta kide anitzeko organoetako ordezkaritza eztabaidatu eta onartu dituzte.

Maiatzaren 28an egin zituzten Udal Hauteskundeak, eta EAJ-k irabazi zituen Elgoibarren. Ekainaren 17an Maialen Gurrutxaga Uranga EAJ-ko hautagaia izendatu zuten alkate, eta ordutik orain arte Udal berria eratzeko negoziaketetan aritu dira. EAJ-k PSE-EErekin osatu du Udal Gobernua, eta elkarlanean arituko dira datorren legealdian. Azken urteetako antolaketa ereduari eustea erabaki dute. Hala, hiru esparrutan banatuta egongo da Udala: Antolaketa, lurraldea eta herritarrak. Aurrerantzean Osoko Bilkurak hileko azken martitzenetan izango dira, 18:30ean. Uztailean eta abenduan, data aurreratu egingo dute. Honela adostu dute Udalaren barne antolamendua:

  • Alkatea: Maialen Gurrutxaga Uranga
  • EAJko bozeramailea: Andrea Arriola Ferrer
  • EH Bildukoa: Aitziber Aranberri Uranga
  • PSE-EE alderdikoa: Ariana Nogales Babarro.

 • ZINEGOTZIEN ZERRENDA
Hona hemen arlo edo sailetako arduradunak:

  • Zerbitzuak eta Landa Garapena: Iñigo Loyola
  • Ogasuna eta kontratazioa: Atsegin Uzuriaga
  • Gizarte Ongizatea: Pili Iranzo
  • Gazteria eta euskara: Aitor Iriondo
  • Kirol Patronatua eta Pertsonala: Ricardo Astigarraga
  • Hirigintza: Ion Zubiaurre
  • Kultura: Andrea Arriola
  • Berdintasuna eta Sustapen ekonomikoa: Ariana Nogales
  • Trantsizio energetikoa eta partehartzea: Asier Araujo

Era berean, lan batzordeak ere zehaztuta geratu dituzte, eta honakoek osatuko dituzte: EAJ-ko hiru kide egongo dira batzorde bakoitzean, EH Bilduko bi kidea eta PSE-EEko bat. Honela geratu dira batzordeak:

Bozeramaileen batzordea

  • Lehendakaria: Maialen Gurrutxaga Uranga.
  • EAJ-PNV: Andrea Arriola Ferrer.
  • EH Bildu: Aitziber Aramberri Uranga.
  • PSE-EE: Ariana Nogales Babarro.23

 • Tokiko Gobernu Batzordea

  • Alkatea: Maialen Gurrutxaga Uranga.
  • Batzordekideak: Ion Zubiaurre Ros, Andrea Arriola Ferrer, Ricardo Astigarraga Zabaleta, Aitziber Aramberri Uranga, Ariana Nogales Babarro.

 • Bestelakoak
Beste ardura eta kargu hauek ere banatu dituzte:

  • Debabeheko industrialdea: Maialen Gurrutxaga Uranga.
  • Gipuzkoako Ur kontsorzioa: Ion Zubiaurre Ros.
  • Debegesa: Maialen Gurrutxaga Uranga.
  • IMH eta Makina Erremintaren Museoa: Maialen Gurrutxaga Uranga.
  • EUDEL: Maialen Gurrutxaga Uranga.
  • Debabarrena eta Badesa Mankomunitatea: Ion Zubiaurre Ros, Iñigo Loyola Garate eta Ariana Nogales Babarro.
  • Debabe Mankomunitatea: Aitor Iriondo Unamunzaga eta Aitziber Aranberri Uranga.
  • Debemen: Iñigo Loiola Garate.
  • Udal Eskola Kontseilua: Maialen Gurrutxaga Uranga.
  • Haurreskolak Partzuergoa: Maialen Gurrutxaga Uranga.

 • SOLDATAK
Udaleko kideei esleitutako soldatei dagokienez, EUDELek, Euskal Udalerrien Elkartearen gomendioetan oinarrituta adostu dituzte 2023rako soldatak.

Azkenik, arduraldi esklusiboa edo partziala ez duten zinegotziek honako ordainketa hauek jasoko dituzte bertaratzeagatik:

  • OSOKO BILKURA. Finkoa: 165 euro. Aldakorra: 85 euro.
  • INFORMAZIO-BATZORDEAK. Finkoa: 110 euro. Aldakorra: 65 euro.
  • TOKIKO GOBERNU BATZARRA. Finkoa: 110 euro.
  • BOZERAMAILEEN BATZORDEA. Finkoa: 110 euro.