2023ko San Bartolome Eguna, irudietan

Barren.eus 2023ko abu. 24a, 21:51

Herriko zaindariaren omenezko eguna tradizioz, dantzaz eta musikaz beterik joan da aurten ere; eta, atzo moduan bero handiarekin.

 Hain justu ere, beroari aurre egiteko apar festa gaineratu du Udalak gaurko prestatua zuen egitaraura. Aita Agirren egon den haur eta nerabeentzako parkean ere urarekin irristatzeko puzgarriak izan dira arratsaldean. Goiz partean, dultzaineroek, txistulariek eta Udal Musika Bandak girotu dute San Bartolome Eguna, eta soka-dantza berezia dantzatu dute Haritz dantzari taldekoek.

Arratsaldean, berriz, bestelako ekitaldiak izan dira, ume eta gaztetxoentzako horietako asko. Ur parkeaz gainera, erraldoi, buruhandi eta zezenzikletak irten dira kalejiran, bigarrengoz, Elgoibarko, Iruñeko eta Guardiako dultzaineroekin batera.
Pilotari profesionalen arteko partidak ikustea aukeratu dutenek ere demaseko beroa pasa behar izan dute Ikastolako frontoian. Neguan hotza den moduan, udan bero egiten baitu frontoian. Abaniko ugari ikus zitezkeen jendez gainezka ziren harmailetan. Gainera, pilota jaialdiaren barruan egin diote omenaldia Antonio Azpiazuri. Maalako parkean ere egon da jai giroa, Ipar Zirkua ikuskizunarekin lehenik eta herriko dultzaineroen laguntzaz egin duten Larrain-dantza herrikoiarekin gero. 

Gauean Tapia eta Leturiaren kontzertua izan da Kalegoen plazan. Bikote honek 1984tik dihardu trikitiaren doinua agertoki guztietara eramaten, baina gaurkoan ez dira bakarrik etorri, 11 lagun aritu baitira jai giroa jartzen oholtzatik. 

 

2023 08 24 sanbartolome eguna ipar zirkua BARREN 1

2023 08 24 tapia leturia kontzertua BARREN sanbartolomeeguna