Amaitu berri diren San Bartolome jaien balorazio positiboa egin du Elgoibarko Udalak. Aurten 50 urte bete dituen Haritz Euskal Dantzari taldeak bota zuen hilaren 23an jaiei hasiera eman zien txupinazoa, eta ordutik ospakizun-ekitaldiz beteriko jaiak izan dira, hilaren 28ra arte. 70 ekitaldi baino gehiao antolatu zituzten, besteak beste, Txiki Eguneko kalejira, ETS, Tapia eta Leturia, Neomak eta Su Ta Gar taldeen kontzertuak. Aipamen berezia egin dio Udalak herritarren parte-hartzeari esker sendotzen ari den Larrain dantzari eta nabarmendu ditu baita ere Elgoibarko Musikarien Elkarteko talde teloneroak, Ellie Jensen, Brillet eta Muzak, maila handia erakutsi dutelako. Pilota profesionaleko partidak eta sagardo, gazta eta limusin lehiaketak ere oihartzun handia izan duten jarduerak izan direla aipatu dute Udaletik.
Sokamuturra ere aipatu dute arduradunek jaien balantzean, eta Arno ganadutegiko Agustin Mugertzaren lana nabarmendu dute. 39 urteren ondoren Txiki Egunean izan zen Arno ganadutegiaren azken sokamuturra, eta Mugertzari omenaldia egin zion Udalak. Ondorengo bi sokamuturrak Debako Leizaran ethttps://barren.eus/administrator/index.php?option=com_content&view=article&layout=edit&id=9970#wf-editor-wysiwyga Elgoibarko Ruso ganadutegien ardurapean egin ziren, eta Udaletik esan dutenez "oso nota ona" lortu zuten. Eguraldi euritsua izan zen arren, azken bi egunetako sokamuturrek izandako parte-hartzea azpimarratu dute.
Eguraldiari ere egin diote aipamena, eta esan dute beroagatik eta euriteengatik ezarritako alerta metereologikoek ez zutela jendearen jai izpirituan eragin. Gaineratu dute ez dela jazo gorabehera nabarmenik, eta herritarrek errespetuan, bizikidetzan eta harmonian duten konpromisoa nabarmendu dute. Tolerantziazko ingurune bat sendotzea eta indarkeria matxista gaitzestea, Udalaren eta Lila Emakumeen Etxearen artean partekatutako helburu bat, arrakastaz lortu dela esan dute.
Maialen Gurrutxaga alkateak esan du denentzako jaiak antolatzea izan dutela helburu, eta "bide onean" doazela: "gure helburua denontzako jaiak programatzea zen, eta norabide onean goazela uste dugu. Mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonek, dibertsitate funtzionala dutenek... jaietan parte har dezaten saiatu gara. Esparru horretan ikasten ari gara, eta urratsak ematen jarraitzea espero dugu. Adibidez, elgoibartarrek oso ondo baloratzen dute gaueko doako taxi zerbitzua".
Azkenik, Udalak eskerrak eman dizkie festetan aktiboki parte hartu duten herritar guztiei, bai eta elkarteei, tokiko eragileei eta baita jai hauek posible egiteko lan egin duten langile guztiei ere, izan udal teknikariak, brigada taldea, udaltzainak, mankomunitateko garbitzaileak, elkarteak, gizarte eragileak, etab..
• Sanbartolomeak argazkitan:
- Sanbartolomeak 2023: Bezpera Eguna, irudietan (2023-08-23)
- 2023ko San Bartolome Eguna, irudietan (2023-08-24)
- 2023ko Txiki Eguna, argazkietan (2023-08-25)
- 2023ko Baserritarren Eguna, irudietan (2023-08-26)
- 2023ko umeen eta jubilatuen eguna, irudietan (2023-08-27)
- 2023ko Gazteen Eguna, irudietan (2023-08-28)
Bideoak: