Abuztuaren 27ko eta 28ko sokamuturretan euria izan zen protagonistetako bat, hasieratik bukaerara euritan egin baitzituzten, tarteka zaparrada mardulekin. Halere, jende ugari ibili da zezen eta bigantxen aurrean; aterkiekin batzuk, eta hesien bestaldean ere ikusle asko izan da. Euriagatik lurra irristakor egon arren, beste urte batzuetan baino harrapaketa gutxiago izan direla esan daiteke, animaliek ere zailtasunak baitzituzten zutik mantentzeko. Muleta eta guzti ibili den toreatzailea ere nabarmendu behar da, ikuskizuna eman baitu sokamuturretan.
Eguraldiaz gainera, izan du beste berezitasun bat aurtengo sokamuturrak, hiru ganadutegitako zezenak eta bigantxak ibili direla sokari lotuta. Izan ere, 39 urte ostean, Agustin Mugertzaren Arno ganadutegiak Txiki Egunekoa izan zuen azken sokamuturra. 27koan Debako Leizarran baserriko zezenak ibili ziren estreinakoz Elgoibarren eta Elgoibarko Ruso ganadutegikoak abuztuaren 28ko sokamuturran.
2023ko sanbartolomeetako hiru sokamuturren laburpen-bideoa
• Sanbartolomeak argazkitan:
- Sanbartolomeak 2023: Bezpera Eguna, irudietan (2023-08-23)
- 2023ko San Bartolome Eguna, irudietan (2023-08-24)
- 2023ko Txiki Eguna, argazkietan (2023-08-25)
- 2023ko Baserritarren Eguna, irudietan (2023-08-26)
- 2023ko umeen eta jubilatuen eguna, irudietan (2023-08-27)
- 2023ko Gazteen Eguna, irudietan (2023-08-28)
Bideoak: