Ez da horrenbeste denbora pasa sanbartolomeak amaitu zirenetik, eta oroimenean fresko daudela-eta balorazioa egiteko une egokia dela uste dute udaleko arduradunek. Udalak berak egin zuen jaien balorazioa eta herritarren iritzia jakin nahi dute orain. Azaldu dutenez, bilera honen helburu nagusia elgoibartarren iritziak eta iradokizunak jasotzea da. "Aurtengo jaiei buruzko esperientziak, gogoetak eta iruzkinak partekatzeko aukera eskainiko zaie bertaratutakoei", azaldu dute. Horrekin batera, bilerara gerturatzen diren herritarrek egin ditzaketen ekarpenak aprobetxatuko dituztela gaineratu dute, datorren urteko sanbartolomeak "aberasteko".
Bilera 17:00etan izango da, Aita Agirre Kulturgunean, 1. solairuko areto nagusian.
∞Lotura duten albisteak:
• Sanbartolomeak argazkitan:
- Sanbartolomeak 2023: Bezpera Eguna, irudietan (2023-08-23)
- 2023ko San Bartolome Eguna, irudietan (2023-08-24)
- 2023ko Txiki Eguna, argazkietan (2023-08-25)
- 2023ko Baserritarren Eguna, irudietan (2023-08-26)
- 2023ko umeen eta jubilatuen eguna, irudietan (2023-08-27)
- 2023ko Gazteen Eguna, irudietan (2023-08-28)
• Bideoak: