47.400 erabiltzaile hartu dituzte Mintxetako igerilekuek aurten

Barren.eus 2023ko ira. 20a, 14:09

Hiru hilabete eta erdian, 47.401 erabiltzaile izan dituzte Mintxetako igerilekuek. 2013tik ez zituzten horrenbeste erabiltzaile zenbatu, baina kontuan izan behar da ekainaren 3tik irailaren 17ra luzatu dela aurtengo bainu denboraldia, aurreko urteetan baino bi aste gehiagoan, alegia.

Aurten, igerilekuen denboraldia ekainaren 3an hasi zuten, ohi baino astebete lehenago, eta denboraldiaren amaiera ere astebetez luzatu dute, irailaren 17ra arte. Uztailaren 14a izan zen egunik jendetsuena, 1.609 erabiltzailerekin. Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, 2013tik gaur egun arte,aurtengoa izan da erabiltzaile gehien izan dituen bainu denboraldia. Udal Kirol Patronatuak 2009an zenbatu zuen Mintxetako igerilekuaren erabiltzaile kopuru handiena (55.056), 2005ean zenbatzen hasi zenetik. 2012an eta 2013an ere 50.000 erabiltzaile baino gehiago izan ziren.

Udal Kirol Patronatuak balorazio positiboa egin du: "Mintxetak erakutsi du elgoibartarrentzat aisialdirako eta kirolerako leku garrantzitsuenetako bat dela. 2001. urtean ireki zenetik, erabiltzaileen kopuruak gora egiten jarraitu du, adin guztientzako topagune eta dibertsiorako gune gisa sendotuz. Hala ere, garrantzitsua da aipatzea aldagelen erabilera desegokia identifikatu dela, eta erabiltzaile batzuek alderdi negatibo batzuk aipatu dituzte zentzu horretan. Udalak ekarpen horiek kontuan hartuko ditu eta etorkizuneko denboraldietan erabiltzaileen esperientzia hobetzeko moduak bilatuko ditu".

Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:

  • 2023: 47.400 erabiltzaile
  • 2022: 47.000 
  • 2021: 41.500 
  • 2020: 27.000 
  • 2019: 43.000 
  • 2018: 42.000
  • 2017: 34.000 
  • 2016: 40.411 
  • 2015: 45.123
  • 2014: 34.522
  • 2013: 53.527
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000

 

∞ Lotura duten albisteak: