Ekainaren 11n zabalduko dituzte kanpoko igerilekuak, murrizketarik gabe

Barren.eus 2022ko eka. 3a, 07:31

Azken bi urteetan ez bezala, aurten ez da murrizketarik izango Mintxetako aire libreko igerilekuetan.

Elgoibarko Udaletik jakinarazi dute hilaren 11n, zapatua, zabalduko dituztela Mintxetako igerilekuak. Astebarruan 11:00etan zabaldu eta 20:30ean itxiko dituzte, eta asteburuetan, berriz, 10:00etatik 20:30ak arteko ordutegia izango dute. Abuztuan eta irailean, hori bai, 20:00etan itxiko dituzte. Uztailaren 25ean eta abuztuaren 24an, jaiegunak: 10:00etan irekiko dituzte. Aldiz, abuztuaren 25ean, Txiki Egunean, irekita egongo dira, 11:00etatik aurrera.

Bi urte eta gero, aurtengoan, ez da aforo murrizketarik egongo. Belargunean ere ez dute partzelamendurik markatuko.

Iaz, 2021ean, 41.501 erabiltzaile zenbatu zituzten bainu denboraldian. Erabiltzaile kopurua Covid-19aren pandemia aurrekotik oso gertu egon zela nabarmendu zuten arduradnek. (2019: 43.000 eta 2018: 42.000).

Abonuei dagokienean, aurten, sei hilabeteko kirol-abonua, uztailaren 1ean hasi beharrean, ekainaren 11tik aurrera erabiltzen hasi daitekeela zehaztu dute Udal Kirol Patronatutik.

  • Egun bateko sarrera (<18 urte) - 4,00 euro
  • Egun bateko sarrera >18 - 6,00 €

Udako abonuak:

  • Banakakoa <18 - 70,40 €
  • Banakakoa >18 - 79,00 €
  • Jubilatua >60 - 70,40 €
  • Jubilatu familiarra>60 - 116,80 €
  • Ikaslea - 73,50 €
  • Elgoibartar familiarra - 138,60 €
  • Ezinduak - 66,20 €

 2022 06 03 2021 09 16 2021 06 17 mintxeta igerilekua ur jolasak elgoibar barren

∞ Lotura duten albisteak: