“Instalazio fotovoltaikoa auzokideen erkidegotan” gidaliburua online dago eskuragai

Barren.eus 2023ko urr. 3a, 07:33

Energia berriztagarriak eta autokontsumoa herritarrei, nagusiki auzokideen erkidegoetan bizi direnei hurbiltzeko asmoz gidaliburu bat sortu du Debegesak.

Joan den irailaren 20an aurkeztu zuten gidaliburua eskualdeko garapen agentziak Azitainen duen egoitzan. Eskuliburuan, besteak beste, panel fotovoltaikoak instalatzeko jarduketak fasez fase deskribatuta daude, “interesa dutenei ahalik eta gehien laguntzeko”.