Stock azokako zozketako irabazleek jaso dute saria

Barren.eus 2023ko urr. 11a, 13:26

Txankakua merkatari elkarteak 400 euro banatu ditu joan den astean egin zuten Stock Kale Azokan parte hartu zuten bezeroen artean.

Joan den eguenean eta barikuan egin zuten Stock Kale Azokan erosketak egin zituzten bezeroek Txankakuaren zozketan parte hartzeko aukera eduki dute. Astelehenean egin zuten zozketa, eta honako lau lagunak dira saridunak: Ana Caballero, Yelba Zepeda, Paula Almeida eta Libia Guayara. Dagoeneko jaso dituzte sariak, 100 euroko lau erosketa bono, Txankakuako dendetan gastatzeko.