Urtean era honetako bi azoka antolatzen ditu Txankakuak, martxoan bata eta urrian bestea. Urriko honek badu berezitasun bat, barikuan eta zapatuan egin beharrean eguenean eta barikuan egingo dutela. Azken azoketan moduan, merkatari bakoitzak denda atarira aterako ditu bere salgaiak, eta prezio merkeagoan salduko dituzte.
Gaur arratsaldean 17:00etatik 20:00etara egongo da azoka. Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartu ahal izango du. 400 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko lau erosketa-bono). Astelehenean emango dute zozketako emaitzaren berri.
Parte hartzaileak: Aranburu bitxidenda, Arauri lurrindegia, Atelier Oihana, Barrutia optika, Bizkor bizikletak, Casa Astigarraga, Ecenarro Lentzeria, Federopticos Ikus, G & M jantzi-denda, Garate jantzi-denda, Goiara drogeria, Ipintza margoak, Iria moda, Iriondo kirolak, Karkizano, Lagunak koltxoidenda, Lete, Modas ferpi, Nalai oinetakoak, Olaia martinez estetika zentroa, Pitxintxu, Roteta elektrizitatea, Sara jantzi-denda eta Uzuri optika.
- ARGAZKI-BILDUMA: Stock Kale Azoka