Haritz Dantza Taldearen 50. urteurreneko ekintzen barruan antolatu dute Dantza Jaialdia, eta joan den martxoaren 25ean egin zuten jaialdian moduan, urteotan bidelagun izan dituzten bi dantza talde gonbidatu dituzte parte hartzera. Martxoko jaialdian Portugaleteko Elai Alai, Galdakaoko Andra Mari eta Donostiako Argia dantza taldeak etorri ziren eta orain Eibarko Kezka taldekoak eta Iruñeako Duguna taldekoak etorriko dira dantza egitera.
11:30ean kalejiran irtengo dira Maalako parketik eta Kalegoen Plazaraino joango dira. Hiru taldeek Kalegoen plazan emango dute jaialdia, 12:00etan.
Euria eginez gero Maalako parkean izango da.
• Bentazaharreko Mutiko Alaiak, arratsaldean
Dantza jaialdiak arratsaldean izango du segida, 18:00etatik aurrera Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeaak musikaz eta dantzaz girotuko baititu herriko kaleak, King-kong paretik hasiko duten kalejiran.
Bideoa: Euskal dantzen jaialdia Elgoibarren (Elai Alai, Argia eta Andra Mari dantza taldeekin), martxoaren 25ean