2023rako 610 milioi euroko hasierako zuzkidurarekin, funts hori 2022ko likidazioarekin alderatuta % 3,83 haziko dela kalkulatu dute. 2024. urterako, bestalde, igoera nabarmenagoa aurreikusi dute: 2023ko likidazio-aurreikuspenarekiko % 6,7koa.
Testuinguru horretan, Elgoibarko Udalak 700.000 euro gehiago jasoko ditu Foru Funtsetik 2024an. 2023ko itxiera-aurreikuspena 9.427.798 eurokoa zen, eta kalkuluen arabera, 2024rako 10.115.969 eurokoa izango da. % 7,3ko igoera hori (688.172 euro gehiago) ekonomiaren martxa onari eta zergen bilketari zor zaiola adierazi dute Udaletik. Maialen Gurrutxaga alkateak esan du, Udalaren egoera ekonomiko-finantzarioa hobetzeaz gain, 2024ari baldintza hobeagoetan ekitea ahalbidetuko duela horrek.
Mendaroko Udalak 1.628.950 euro jasoko ditu Udalak Finantzatzeko Foru Funtsetik, iazko urtearen bukaeran aurreikusitakoa baino 3.996 euro gehiago, eta iaz jasotakoa baino %4,40 gehiago. Hala biztanleko 824 euro jasoko ditu Mendarok.
Datorren urtean, berriz, 1.731.423 euro jasoko lituzke Mendaroko Udalak, aurten baino 102.473 euro gehiago (%6,29 gehiago), aldundiaren aurreikuspenen arabera.
∞Lotura duten albisteak:
- COVID funtsetatik eratorritako 392.903 euro jasoko ditu Elgoibarko Udalak eta 66.800 euro Mendarokoak (2022-01-19)
- Foru funtsetik urrian aurrikusitakoa baino 484.261 euro gehiago jasoko du Elgoibarrek eta 83.800 euro gehiago Mendarok (2021-02-17)
- Elgoibarko Udalak 453.000 euro gehiago jasoko ditu Foru Funtsetik eta 79.000 euro Mendarokoak (2019-02-22)