Morkaikokoek denborari begira saltaka egiten ez duten saltakariak ere Karakateko Igoeran parte hartzera animatu nahi dituzte. Honenbestez, ohiko sariez gainera, Astigarraga kirol dendaren laguntzarekin lehen sailkatuaren denbora bikoizten duen parte hartzailea ere sarituko dute aurten. "Denborara gehien hurbiltzen dena, pasatu gabe", zehaztu dute. Gizonezko zein emakumezko azkarrenak eta lehen elgoibartarrak saritzeaz gainera, igoerako azken zatia aurpegirik onenarekin egiten duen parte hartzailea ere sarituko dute. Mauxitxako gazta bat izango da saria. Izen ematea doakoa da eta bihar bertan apuntatu ahal izango da, 8:30etik 10:00etara, Kalegoen plazan. 125 parte hartzailetan jarri dute muga. Irteera 11:00etan izango da, Kalegoen Plazako frontoiko frontisetik. Lau kilometroko ibilbidean 700 metro inguruko gorako desnibel positiboa gainditu beharko dute parte hartzaileek. Proba honen berezitasunetako bat da norberak nahi duen bidetik igo ahal izango duela Karakateko puntu geodesikoraino. Ikus lasterketako araudia.
•Azken urteetako irabazleak:
- 2022an: Iban Murua eta Mayi Mujika
- 2021ean: Mikel Beunza eta Andrea Garai
- 2020an: ez zen jokatu -Pandemiagatik-
- 2019an: Javier Goitia eta Sonia Lopez
- 2018an Iñigo Lariz eta Mayi Mujika
- 2017an Iban Murua eta Ainhoa Lendinez
- 2016an Iban Murua eta Maite Maiora
- 2015ean Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez
- 2014an Iñigo Lariz eta Nahia Quincoces
- 2013an Iñigo Lariz eta Nahia Quincoces
- 2012an Iñigo Lariz eta Nerea Amilibia
- 2011n Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora
- 2010ean Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora
- 2009an Oier Ibarbia eta Nerea Amilibia
- 2008an Josu Arregi eta Oihana Kortazar
- 2007an Iñigo Lariz eta Pilar Arriola
- 2006an Aritz Kortabarria eta Pilar Arriola