Euskal Herriko lokotx batze txapelketa jokatuko du Jon Larrañaga mendaroarrak abenduaren 6an, Mungian

Barren.eus 2023ko abe. 4a, 14:39

Hiru egunen barruan Gipuzkoako lokotx batze txapelketa eta Euskal Herrikoa jokatuko ditu Jon Larrañaga mendaroarrak, bata Mungian, eta bestea, Orion.

Batekoz bestera izan ohi da normalean, baina lehenengo Euskal Herriko txapelketa jokatuko du Larrañagak. Mungian izango da txapelketa, abenduaren 6an, 12:00etan. Zortzi kirolari arituko dira han nor baino nor, Hego Euskal Herriko lurralde bakoitzeko bi. Arabakoak, Nafarroakoak eta Bizkaikoak lurraldekako txapelketa jokatzetik iritsiko dira, baina gipuzkoarrak ez. Izan ere, Gipuzkoan, abenduaren 8rako lotu dute Gipuzkoako lokotx batze txapelketa, Orion, 19:00etan. Eguna eta ordua lotu ezinda ibili dira Gipuzkoan, eta gainera etorri zaie Euskal Herriko txapelketa, hura bai urtea amaitu baino lehen jokatu beharra dagoelako derrigor. Hala, iazko Gipuzkoako txapelketako denborak hartu dituzte aintzat Euskal Herrikora zeintzuk joan erabakitzeko orduan. Iaz, Jon Larrañaga eta Iraitz Ferreira mendaroarrek egin zuten denborarik onena, baina Ferreirak atzera egin du eta haren lekuan Mikel Osoro donostiarra joango da Larrañagarekin batera.

Abenduaren 8an Orion jokatuko duten Gipuzkoako txapelketan, Jon Lapeira azpeitiarra arituko da Jon Larrañaga eta Mikel Osororekin batera. Crossfit mundutik iritsi da Lapeira herri kiroletara.

 

∞ Lotura duten albisteak: