Gipuzkoako lokotx biltze txapelketa irabazi du Jon Larrañaga mendaroarrak

Barren.eus 2022ko urr. 9a, 19:44

Aiako probalekuan jokatu dute gaur Gipuzkoako lokotx biltze txapelketa. Lau lagun lehiatu dira: Mikel Osoro donostiarra, Gotzon Iruretagoiena 'Izeta' zarauztarra eta bi mendaroar: Jon Larrañaga eta Iraitz Ferreira. Bi txandatan lehiatu dira, eta Jon Larrañagak egin du lauretan denborarik onena 50 lokotxak batzen: 6 minutu eta 48 segundo. Bera zen orain arteko txapelduna ere, iaz, gaurko leku berean, jantzi baitzuen txapela. Iraitz Ferreirak egin du bigarren. Estreinako aldia zuen gaurkoa mendaroar gazteak eta fin aritu da oso. 7:05eko denboran saskiratu ditu 50 lokotxak Ferreirak, hutsik egin gabe. Gotzon Iruretagoiena sailkatu da hirugarren (7:14), eta Mikel Osorok egin du laugarren (7:30).

 2022 10 09 lokotx biltze gipuzkoa txap aia urola hitza

2022 10 09 lokotx biltze gipuzkoa txap aia urola hitza 1

2022 10 09 Gipuzkoako lokotx biltze txapelketa podium

2022 10 09 lokotxbiltze gipuzkoa txap aia ferreira larranaga

∞ Lotura duten albisteak: