Emakumeen eta gizonen Euskal Herriko Lokotx Biltze Txapelketako finala jokatu zuten zapatuan Elgoibarren, Ikastolako frontoian.
Parte hartzaileek ilaran eta batetik bestera 1,25 metrotara jarritako 50 lokotx bildu behar zituzten. Emakumeek hasi zuten lehia, eta bost parte hartzaile lehiatu ziren, bi txandatan: Irune Izkue, Zuriñe Frutos eta Goizalde Aransolo lehenengo txandan, eta Maika Ariztegi eta Ainhoa Ortega bigarrengoan. Zuriñe Frutos (Artziniega, 1986) izan zen 50 lokotxak saskiratzen azkarrena. Zazpi minutu eta hamazazpi segundoan amaitu zituen lanak mendi lasterketetan ere aritzen den kirolariak. Proba irabazteko faboritoa zen Maika Ariztegi nafarra sailkatu zen bigarren postuan, 7:57ko denborarekin. Ariztegik hamalau bider irabazi du Euskal Herriko Txapelketa. Irune Izkue sailkatu zen hirugarren postuan (8:25).
• Etxegarainen hamargarren garaipena
Gizonezkoen proban bederatzi parte hartzaile lehiatu ziren eta ez zen ezustekorik izan. Fernando Etxegarai berarrak irabazi zuen Euskal Herriko txapelketa, hamargarrengoz. Etxegaraik sei minutu eta zortzi segundoan amaitu zituen lanak. Artziniegako Aritz Ruizek irabazleak baino 17 segundo behar izan zituen 50 lokotxak batzeko eta 24 segundo gehiago hirugarren postuan sailkatu zen Unai Iantzik.
• Sailkapenak:
Emakumezkoak
- Zuriñe Frutos (07:17)
- Maika riztegi (07:57)
- Irune Izkue (08:24)
- Goizalde Aransolo 8:43)
- Ainhoa Ortega 08:57
Gizonezkoak:
- Fernando Etxegarai (06:05)
- Aritz Ruiz (06:25)
- Unai Iantzi (06:31)
- Michel Guicou (06:44)
- Eneko Garmendia (06:52)
- Aritz Martin (06:52)
- Jon Goikoetxea (07:05)
- Guillermo Lopez (07:15)
- Sendoa Larrea (07:22)
• Txapelketa osorik eitb.eus-en
ETBk telebistaz eman zuen txapelketa eta Nahiera atalean ikus daiteke eitb.eus webgunean.