Jakinarazi dutenez, 22 lehiakidek eman dute izena aurtengorako, iazko partaidetza kopurua bikoiztuz. Antolatzaileak pozik daude parte hartzaileen gorakada horrekin eta hainbat tokitatik etorriko direla xakelariak azaldu dute. "Santanderretik etorriko dira lau lehiakide eta Bilbo, Donostia, Hondarribia; Legazpi, Azkoitia eta Azpeitiko xakelariak ere izango ditugu, herrikoekin batera". Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian jokatuko dituzte partidak, 16:15etik aurrera.
Iaz Miriam Parkhurst xakelari mexikarrak irabazi zuen txapelketa hau.
Zubi Ondo taldeak bste xake txapelketa bat ere antolatu du abendurako, Tomas Conderen Omenezko Xake Txapelketa, hain justu ere. Abenduaren 23an jokatuko dute txapelketa Olaizaga kiroldegian (16:30). Taldekako txapelketa izango da eta hiru xakelarik osatuko dute talde bakoitza.