Bariku honetan, urtarrilaren 5ean, jokatuko dituzte lehen finalerdiak, 21:30etik aurrera, Ikastolako frontoian.
Pilota jaialdiari hasiera emateko, Leire Oskoz eta Goiuri Zabaleta kantxaratuko dira, emakumeen Lau t’erdiko txapelketako lehen finalerdian elkarren aurka jokatzeko.
Bigarren neurketan, promesa mailako gizonezkoen lehen finalerdian, bi bikote arituko dira lehian: Ibarluzea eta Cansecok osatutako bikoteak O. Etxeberria eta Santestebanek osatutakoa izango du aurkari.
Azkenik, gizonezkoen nagusien mailan, Zubizarretak eta E. Lizeagak Igoak eta A. Apezetxeak osatutako bikotea izango dute aurkari, finalerako sailkatzea jokoan egongo den kanporaketan.
• Bigarren finalerdiak, urtarrilaren 12an
Bigarren finalerdiak urtarrilaren 12an jokatuko dituzte, honakoek:
- Emakumeen bigarren finalaurrekoa: Madalen Etxegarai Vs Leire Garai
- Promesa mailako 2. finalaurrekoa: B. Apezetxea & Landa Vs Irribarria & U. Apeztegia
- Nagusien mailako 2. finalerdia U. Amiano & Loza Vs Iker Egiguren & Lazkoz
San Anton Pilota Txapelketako finalak urtarrilaren 19an jokatuko dituzte, 21:30etik aurrera, Ikastolako frontoian.
∞Lotura duten albisteak:
- San Anton txapelketa: Arrillagak irabazi du lau eta erdiko finala eta Elola-Lizeaga eta Amiano-Loza gailendu dira bikoteka (2023-01-15)
- Emakumeen Lau t'erdiko Pilota Txapelketa ere izango du aurten San Anton Torneoak (2022-12-23)
- Igoa eta Arbizu nafarrak gailendu dira San Anton Pilota txapelketan (2022-01-15)
- Bertan behera gelditu da San Anton Pilota txapelketa (2021-01-13)
- Murua eta Uriondo nagusitasunez gailendu dira San Anton Pilota txapelketan (2020-01-18)
- Labaka eta Telletxea gailendu dira 27. San Anton Pilota Txapelketan (2019-01-20)
- Seniorretan Alberdi-Aizpuru eta promesetan Alberdi-Apezetxea irabazle, San Anton txapelketan (2018-01-20)
- Espinal eta Zezeaga nagusi San Anton Pilota Txapelketan (2017-01-25)