Finalerako azken txartelak, jokoan

Barren.eus 2024ko urt. 10a, 11:12

Joan den barikuan jokatu zituzten San Anton Pilota Txapelketako lehen finalerdiak eta bariku honetan jokatuko dituzte bigarrenak.

Emakumeen Lau t’erdiko txapelketako lehen finalerdiarekin hasi zen joan den barikuan San Anton pilota txapelketaren 31. ekitaldia. Lagunak Pilota Eskolakoek bigarrengoz antolatu dute emakumeen kaiolako txapelketa, eta Leire Oskozek eta Goiuri Zabaletak neurtu zituzten indarrak lehen finalerdian. Belaunaldi berriak indarrean datozen erakusle dira bi pilotari gazte nafarrok. Zabaleta leitzarrak 14 urte besterik ez dituen arren, emakumeen pilotan gauza handiak egitera deitua dago. Emakume Master Cupeko final nagusian lehiatu zen joan den abenduaren 18an, Durangon, Amaia Aldairen aurka galdu bazuen ere. Elgoibarren jokatutako finalerdian, Zabaletak 17 urteko Leire Oskoz pilotari nafarra izan zuen aurkari, eta 22-13 irabazi zion, finalerako txartela eskuratuz.

Promesa mailako gizonezkoen lehen finalerdian, Ibarluzeak eta Cansecok osatutako bikoteak lortu zuen finalerako sailkatzea, Etxeberriari eta Santestebani 22-16 irabazita. Azkenik, gizonezkoen nagusien mailan, Igoa eta Apezetxea gailendu ziren, Egigureni eta Cuaiarani 22-15 irabazita.


 • Bigarren finalerdiak, barikuan
Barikuan, urarrilaren 12an, jokatuko dituzte bigarren finalerdiak, 21:30etik aurrera, Ikastolako frontoian., honakoek:

  • Emakumeen bigarren finalaurrekoa: Madalen Etxegarai Vs Leire Garai
  • Promesa mailako 2. finalaurrekoa: B. Apezetxea & Landa Vs Irribarria & U. Apeztegia
  • Nagusien mailako 2. finalerdia U. Amiano & Loza Vs Iker Egiguren & Lazkoz

2024 01 10 lagunak pilota finalerdiak sananton

2024 01 05 san anton finalerdia 1 lagunakpilota

 

∞Lotura duten albisteak: