Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes duen ekimen herritarra da Errigora eta eguneroko kontsumo ohituretan eta Nafarroan euskara ofiziala ez den zonaldean eragiteko sortu zuten. Eremu horretakoak diren elikagaiak saltzen ditu Euskal Herri osora Errigorak, boluntario sare bati esker, eta udazkeneko kanpaina eguenean, urriaren 23an, hasiko du, Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lelopean. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak eskatu ahal izango dira kanpaina horren baitan Internetez, eta boluntario sare horri esker, geure herrian jaso ahal izango ditugu gero. Saskiak erosiz, euskara ofiziala ez den zonaldeko euskalgintzari egingo diogu ekarpena, saski bakoitzaren balioaren %25 euskalgintzara bideratuko dutelako.
Iaz bezala, hiru saski egongo dira aukeran, eta eskaerak Internetez egin beharko dira, errigora.eus webgunean.